Igoera fasean aritzeko puntu bakarrera dago Andoaingo Leizaran Ernio Inmobiliaria taldea

Aiurri 2024ko mar. 21a, 08:19

Ostiral honetako jardunaldia garrantzitsua izango da. Andoaingo taldeak Donibane taldea (20:45) jasoko du etxean.

Hiru partida besterik ez dira falta Lurraldeko lehen mailako liga amaitzeko eta Andoaingo taldea bikain ari da. Hemeretzi partidatik hiru galdu ditu, soilik. Eta azken asteotako joera bikaina da, sailkapenaren gainkaldeko biak gainditu dituelako. Hots, Legazpi eta Ordizia.

Sailkapena

1 Laubide Legazpi 32

2 Leizaran Ernio 29

3 Ordizia 27

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!