Andoni Etxezarretak eta piano-jole gazteek arkitektura eta musika uztartu zituzten

Xabier Lasa 2024ko mar. 21a, 14:26

Arkitektura eta musika Arkitektura eta musika elkartu zituzten ekitaldi berean, joan den larunbatean. Andoni Etxezarreta arkitektoak Goikoplazaren zein San Martin parrokiaren eraikuntzei, kokapenei eta arkitekturei buruzko azalpenak eman zituen lehenbizi, eta ondoren, Udal Musika Eskolan Myriam Ulanga irakaslearekin pianoa ikasten ari diren gazteek kontzertua eman zuten elizako organoarekin. Etxezarretarekin egindako bisita-gidatua eta gazteen kontzertua, biak irudietan eta bideoz ikus litezke:

Andoni Etxezarretaren azalpenak:

 

Gazteak pianoa jotzen:

 

Hona ikasleen joaldiak zeintzuk izan ziren:

* 1.- Gaztelu Ederra (M. Vacca). Ikaslea: Elene Roca Valdivias.

* 2.- A Hint of Spring (R. D. Vandall). Ikaslea: Elene Roca Valdivias.

* 3.- Hirugarren Kantua (J.R. Strickland). Ikasleak: Ainitze Etxeberria Sarasibar eta Alazne Urruzuno Romera.

* 4.- Aingeruen Martxa (M. Goldston). Ikaslea: Maddi Zubeldia Jauregui

* 5.- Erreginaren Minuetoa (W. Gillock). Ikaslea: Aiora Otamendi Baltasar.

* 6.- Canario (Joachim von der Hofe). Ikaslea: Mikel Villar Amores.

* 7.- Irulea (J.J. Mouret). Ikaslea: Julen Zubeldia Jauregui.

* 8.- Minuet en Sol menor (C. Pezold). Ikaslea: Enara Ibáñez Sagarzazu.

* 9.- Solfeggio en Re Mayor (J.C.F. Bach). Ikaslea: Enara Ibañez Sagarzazu.

* 10.- La Follia (A. Corelli). Ikaslea: Leire Hernández Domínguez.

* 11.- Airoso (J.S. Bach). Ikaslea: Ander Villar Amores.

* 12.- Largo (G.F. Haendel). Ikaslea: Michelle Castillo Chacón.

* 13.- Sarabanda (W. Gillock). Ikaslea: Michelle Castillo Chacón.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!