1
Korrikak astebete
gaur dauka eginik,
ez da falta gogorik
eta ahaleginik.
Hainbeste kilometro
ta ez dago minik,
gainera geldituko
ez dela jakinik.
Hau ikusita nago
azaldu ezinik,
honen ilusioak
ez dauka berdinik.
2
Hamaika egunetan
jarraian joatea,
zaila da egitea
errez esatea.
Hurrenari eskua
ta hitza ematea,
hori daukagu funtsan
nahiz izan nekea,
biak lortu ezkero
gurea zortea,
herri izatea ta
harro egotea.