Sahararen aldeko bertso saioa: Punttuka bertso eskolako gaztetxoekin

Xabier Lasa 2024ko mar. 26a, 09:46

Amets Arzallus Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Lierni Rekondo eta Maialen Lujanbio bertsolariak, Maddi Etxeberria gai-jartzaile izanik. Hurria-Sahara elkarteak antolatuta, eta Punttuka bertso eskolaren laguntzarekin. Rekondo irakasleak gidatzen dituen Punttukako ikasle gaztetxoek ere bertso-aldi batean parte hartu dute. Hona zeintzuk: Alaia Fernandez, Olaia Kamio, Haizea Alustiza, Aiara Mahat, Alaitz Azkue eta Garai Larrarte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!