Azken partida liga amaitzeko
Pazko Astean jokatuko da ligako azken jardunaldia, hogeitabigarrena. Bidasoa Leizaranen aurka ariko da, etxetik kanpo.
Sailkapena
1 Laubide Legazpi 35
2 Leizaran Ernio 31
3 Ordizia 27
Bitxia izan da Leizaranen aurreko asteburua. Ez ohikoa izanik, bi partida jarraian jokatu zituzten. Eta, bitxiena hori da, bietan emaitza berbera lortu zuten: bietan 25na berdinketa. Lehen partida, etxetik kanpo, Urolaren aurka. Bigarrena, etxean, Donibaneren aurka. Bi puntu horiei esker, igoera fasean aritzeko sailkatu da Leizaran Ernio Inmobiliaria taldea.
Pazko Astean jokatuko da ligako azken jardunaldia, hogeitabigarrena. Bidasoa Leizaranen aurka ariko da, etxetik kanpo.
Sailkapena
1 Laubide Legazpi 35
2 Leizaran Ernio 31
3 Ordizia 27