Galiza aldean ere, lehen postuetan

Aiurri 2024ko mar. 26a, 07:06

Aurreko asteburuan Galizako Pontevedran Espainiako Kopako hirugarren proba jokatu zen eta bertan izan ziren Andoaingo Txirrindulari Eskolako lau partaide. Izaro Etxarri bigarren sailkatu zen, eta Irati Arangurren bosgarren.

Intza del Teso 47. postuan iritsi zen eta Ixiar Alkainek ezin izan zuen lasterketa amaitu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!