Kantu afari umoretsua ospatu zuten lau musikari bikainekin

Xabier Lasa 2024ko martxoaren 25a

Kantu afari alaitsua ospatu zuten Batzokian larunbat gauean, KORRIKArekin bat eginez. Bertaratuek ederki astindu zuten euskal kantutegi tradizionala, lau musikarien laguntzarekin; alegia, Jaime Peon (abeslaria eta gitarra), Garikoitz Mendizabal (txistua), Joseba Egibar (esku-soinua) eta Mikel Urdangarin (biolina). Argazki-bilduma eta hiru bideo, ikusgai: 

Xole Irigoras eta Iñaki San Buenaventura aritu ziren sukaldari lanetan. Prestatu zuten menua, berriz, hauxe: zizka-mizkak, entsalada epela, txahal masailak saltsan eta postrea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!