Sare sozialetan eman zuten langileek akordioaren berri:
Ver esta publicación en Instagram
GREBARI EKITEKO ARRAZOIAK, MARTXOAREN 6AN AZALDU BEZALA
“Enpresari ozen esan nahi diogu, ez dugula lan zein soldata diskriminaziorik onartuko eta dagokiguna lortu arte borrokan jarraituko dugula” adierazi dute. Salatu dutenez, “enpresako jabea den Aperribay jaunak harrotasun handiz dio SAPA punta-puntako enpresa dela eta nazioartean erreferentea dela. Gure lan baldintzak aldiz, puntakoak izatetik oso urrun daude eta langileon haserrea geroz eta nabariagoa da”.
Zabaldu duten oharrean langileek jakinarazi dutenez, Andoaingo Sapa Operaciones enpresako hitzarmena berritu gabe dago 2012tik. “Soldata alorrean igoerak adostu badira ere, urte hauetan enpresak ez du bestelako negoziaketetan sartu nahi izan. Aurtengoan negoziaketek aurrera egin behar zutela adierazi genion enpresari, baino legeak gutxienez derrigortzen duena soilik aplikatuko duela argi utzi digu”.
Langileen ordezkariek bilera ugaritan negoziaketarako eskari irmoak egin dizkiotela enpresari, gehitu dute. “Gure eskakizunei entzungor egin duenez, langileen batzordeak adierazpen bat egin zuen enpresa atarian egindako kontzentrazio batean non, SAPAko Zuzendaritza negoziaketa mahaian eser zedila exijitu genuen. Mugimendurik egon ez zela ikusi genuenean, langileok elkarretaratzea egin genuen Andoaingo Plazan”.
Azkenik, langileek adierazi dute mobilizazioekin jarraitu dutela azken asteetan hitzarmena berritzea aldarrikatuz, eta era horretan, “dagoeneko lau egunetan ordubeteko lan uzteak egin ditugu enpresa barruan negoziaketarako mezuak zabalduz”.
Mobilizazioak
Langileak ez dira eskuak gurutzatuta geratu. Mobilizazioei ekin diete hiru aste hauetan.
Andoaindik harago zabaldu dute protesta.