Abiatu da muralismo programa

Aiurri 2024ko mar. 28a, 07:00

Formakuntza eta lan profesionala uztartzen dituen egitasmoa martxan jarri du Udaleko enplegu Sailak. Horren arabera, datozen sei hilabeteetan, muralismoaren inguruko formakuntza jaso eta arlo horretan lan egiteko aukera izango dute partaideek.

Andoni Alvarez alkatea haiengana gerturatu da, Hilario Dorronsoro udal teknikariarekin batera. 
“Espero dugu hurrengo sei hilabeteetako jarduna oso aberasgarria izatea zuentzat, batez ere
etorkizunera begira sor daitezkeen aukerei dagokionez”, adierazi zuen alkateak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!