Ontza elkartearen mus txapelketan izena emateko epea zabalik da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2024ko martxoaren 30a

2017an Mendikute eta Varela izan ziren txapeldunak.

Joxe Mari Erkizia Memoriala izena du Ontza elkartearen mus txapelketak. Izena emateko epea zabalik da.

Zuzendaritzaren oharra:

XLVIII. MUS TXAPELKETA JOXE MARI ERKIZIA MEMORIALA  

Joxe Mari Erkizia mus txapelketako izen ematea ireki da.
Bikote bakoitzeko izen ematea 50€-koa da, finala jokatuko den eguneko afaria barne.
Izena emateko azken eguna: 2024-04-19. 
Elkarteko oholean zintzilik daude izen emateko orriak. 

Zuzendaritza

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!