Andoaingo eta bailarako mendizaleek bere agendan ondo gordeta daukaten hitzordua da Andoain-Andoain Ibilaldia, eta gainera, badakite berezia izango dela, mende erdia beteko baitu aurten.
Familia-giroko irteerak Aduna eta Belkoain aldera joko du. 21 kilometroko txango motza, Andoaingo lursailetan barrena egingo da. Eta azkenik, 42 kilometroko luzeak, Aiztondo bailarako herri eta mendigainak zeharkatuko ditu.
Irteera-orduak
07:00, Ibilbide luzea. 42 Km.
08:00, Ibilbide ertaina. 21 Km.
09:00, Ibilbide motza. 10 Km.
Izena emateko epea
Ibilbide ertaina eta luzearen kasuan, apirilaren 12an izango da azken eguna (13 euro). 10 kilometroko ibilbidea egiteko, nahikoa izango da egunean bertan azalduta (helduek 5 euro, eta umeek doan).
Hona Euskaldunaren bi telefonoak: 943592232 eta 688684028.
Bere korreo elektronikoa: euskaldunamt@yahoo.es.
Euskalduna Mendigoizale klubak Kale Nagusia 31n dauka bere egoitza.