Johnny Circus konpainiak hiru saio eskainiko ditu Andoainen, Zizurkilen aritu ostean

Aiurri 2024ko api. 4a, 17:59

Asteartean eta asteazkenean saio bana eskaini eta gero, hiru ikuskizun eskainiko ditu zirko konpainak Andoainen. Apirilaren 6an, 7an eta 8an izango dira, hirurak arratsaldeko 18:00tan hasita. Haurrek 8 euroko prezioa ordaindu beharko dute eta helduek, aldiz, 10 euro.

Buruntza auzoan izango da zirkoa, merkatalgune berriak eraiki dituzten lursailan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!