Oletatik zetorren errepidearen bihurgunean erorketa itsusia gertatu zen. Minutuak aurrera joan ahala argituz joan zen gertaeraren arrazoia. Zoruaren azpikaldean asfaltoaren forman eragiten duten sustraiak izan ziren istripuaren sorburu. Hala zioen, behintzat, Goienarentzat Julen Arriolabengoa Caja Rural taldeko txirrindulariak: "Zonalde horretakoa izanda, sarri pasatzen naiz kurba horretatik. Ez da kurba itxia, baina asfaltoa ez dago egoera onenean. Dena den, ezberdina da entrenatzen pasatzea edo etapa baten, pelotoian, askoz ere azkarrago. Gainera, Remco Evenepoel sartu da oker kurban eta pelotoi osoa deskolokatu du horrek. Pasa daitezke halakoak…"