Hiru orduz murriztu dute Andoaingo Osasun Etxeko ordutegia

Aiurri 2024ko api. 5a, 10:28

Hamabost egun dira Andoaingo Osasun Etxearen ordutegia hiru orduz murriztu dutela. 20:00ak arte zabalik zen lehen, eta aurrerantzean 17:00ak arte bakarrik. Osasun Etxearen atarian ageri da afitxa argigarria da: Kristalari itsatsita zegoen ordutegiaren gainean eskuz jarri dute ordutegi berria.

Rikardo Arregi Kaleko anbulategian, udan, arratsaldeko 17:00ak arte zabalik izaten zen. Bada, dagoeneko, ez ohikoa dena eguneroko bilakatu dute eta, aurrerantzean, Andoaingo Osasun Etxearen ordutegia 08:00-15:00 artekoa izango da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!