Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiak mitina eskainiko du Andoainen, datorren astelehenean

Aiurri 2024ko api. 5a, 12:00
© EH Bildu

Abiatu da Eusko Legebiltzarra berritzeko kanpaina, eta EH Bilduko Lehendakarigaiak mitina eskainiko du Andoainen. Datorren astelehenean izango da, eta harekin batera hizlari ariko da Arkaitz Rodriguez Gipuzkoako hautagaietakoa. 18:45tan hasiko da, Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian.

Pello Otxandiano Kanpo Otxandiokoa da, eta 1983an jaio zen. Euskal ingeniaria eta politikaria, Euskal Herria Bilduko programa zuzendaria izan da eta, 2023an koalizioaren Mahai Politikoak 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetarako lehendakarigai proposatu zuen.

Apirilaren 21eko hauteskundeetan bera izango da Lehendakarigaia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!