Kaleetan geratzen ziren azken bi telefono-kabinak kendu dituzte

aiurri 2024ko api. 5a, 11:19
Orain aste batzuk arte Kale Berrian egon diren bi telefono-kabinak (argazkia: Ackzesible-Andoain Irisgarria)

Kale Berrian (bus geltokian) geratzen ziren azken bi telefono-kabinak erretiratu egin dituzte oraindik orain. Azken aldian, Karrikan, Jose Antonio Agirre plazan (udaletxe atzealdea), Kaletxikin eta Bazkardon zeudenak joan dira kentzen, poliki-poliki.

 

Azken bi telefono-kabinak kendu ondoren

 

Telefonicako azken bi telefono-kabinak kendu dituztela eta, Ackzesible-Andoain Irisgarria elkarteak oharra zabaldu du sare sozialetan. Mugikortasun mugatuko pertsonek Andoainen bizimodua normaltasunez egin dezaten lan egiten duen elkarteak gogoratu duenez, bere aspaldiko aldarrikapenetako bat izan da hori, “erabiltzen ez diren eta abandonatuta dauden espaloietan espazio libreak irabazi eta irisgarriagoak bihurtu daitezen”.

2023ko urtarrilean, elkarteko kideekin egindako erreportajea eta bideoa, ikusgai, hemen.

 

Bazkardon urtetan eta urtetan egon zen telefono-kabina (argazkia: Ackzesible-Andoain Irisgarria)

Karrika auzunean, kioskoaren eta buzoiaren artean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!