Euskaldunak Touring gailendu du gaurko finalean. Nesketan, aldiz, txapelketako bi onenak elkartu dira finalean: Reala eta Martutene. Emozio handia izan da bi finaletan, penaltietaraino iritsi baitira. Martutenek Euskalduna A gainditu du finalaurrekoan, eta gauza bera egin du Realak Intxaurdirekin. Finalean, penaltietan, Realak hobeto asmatu du aurkariaren atean.
Goizeko 09:00tan hasi eta 19:30ak aldera amaitu da Huizi memoriala. Tartean, egun osoan, futbol partidak eta lagunarteko bazkari jendetsua Ondarreta ikastetxeko jolastokian. Boluntario askoren lanari esker atera da aurrera txapelketa, Euskaldunako zuzendaritzak bideratu duena.
Bideoan, finalistak zelairatu diren unea, eta baita nesken finalaurrekoena ere. Izan ere, Euskalduna A taldeak finalaurrekoa jokatu du Martuteneren aurka.