Iturzaeta pala txapelketan izena emateko epea zabalik da

Aiurri 2024ko api. 8a, 10:59

Emakumezkoentzako eta gizonezkoentzako txapelketa egingo da Andoaingo Sorabilla frontoian eta izen-emate epea maiatzaren apirilaren 22ra arte egongo da zabalik. 

Izen ematea WhatsApp bitartez egin behar da 634 40 31 14 edo 676 15 32 30 telefonoen bitartez. Bikoteak elastikoa edukiz gero 20 euro ordaindu beharko ditu; pilotariak kamiseta eduki nahiko balu30 euro ordaindu beharko ditu bikoteak. Azpimarratu beharra dago, atzerapenak ez direla onartuko, baina ordezkoek joka dezaketela. 

Partidak larunbatetan eta igandetan jokatuko dira. Hori bai, eguraldiak egutegia baldintza dezake.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!