Ainara Rodriguez andoaindarra izan da hitza hartzen lehena. Andoainen hauteskundez hauteskunde EH Bildu gailentzen ari dela gogoan hartu du. Jarraian, Arkaitz Rodriguez Gipuzkoako hautagaiari hitza eman dio. Euskal Herrian ematen ari diren aurrerapenak zerrendatu ditu: Proiektu nazionala indarberritzen duten hitzorduak, hala nola, Korrika. Eta baita udalerrietan ezkertiar independentismoak duen nagusitasuna. Herri aktibazioa eskatu du, besteak beste, "urruntze politika bertan behera uzteko".
Otxandiano Lehendakarigaia, Andoainen
"Begirada bat jarri dugu etorkizunera, aurrez aurre ditugun erronka sozialak identifikatzen eta horretarako norabideak eta programa zehatza aurkezten. Hori da egin duguna azken asteotan". Etxebizitza politikari eta Osakidetzari aipamen zehatzak egin dizkio lehendakarigaiak.
"Aldaketarako agenda martxan jarri behar da" esan eta gero, ezkerreko independentismoa bere historiako emaitzarik onenaren ateetan dagoela iragarri du: "ziur gaude gertatuko dela. Datozen egunetan jokoan dagoena ahalik eta emaitza onena izatea da, hain zuzen ere inertziak hautsi eta herri hau martxan jartzea posible izan dadin".
Andoaingo ekitaldia ikusgai
Alderdiak streaming bidez eskaini du ekitaldia. Ikusgai dago Youtuben.