Koldo Velascok eta Maria Rengelek urrezko domina irabazi dute Avilesko duatloian

Aiurri 2024ko api. 9a, 11:30

Koldo Velasko eta Maria Rengel podiumeko lehen postuan sailkatu dira Avilesen, 25-29 urte arteko mailan. Espainiako Duatloi Txapelketan 9 kilometro lasterka, 36 kilometro bizikletan eta beste 5 kilometro korrika egin behar izan zituzten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!