Itxasok egin dituen adierazpenetan, Osakidetza izan du hizpide nagusiki. Pandemiaren ostean, osasun sistema publikoaren egoerak okerrera egin duela ziurtatu du, eta egoera horri aurre egiteko hainbat proposamen dituela bere alderdiak, gaineratu du.
Horietako batzuk aipatu ditu: “Behar berriak ditu Osakidetzak, eta horiek asetzeko uste dugu hazi egin beharko litzakeela bere langileen plantilla estrukturala; bi mila pertsonekin gehitu beharko litzateke langile kopurua”.
Lehen arretako medikuak eta pediatrak izan ditu gogoan zehazki, hartu beharreko neurrien artean: “une honetan, mediku bakoitzak mila eta bostehun biznatle baino gehiago ez lituzke hatu behar, eta pediatrek ere, ezta mila haur baino gehiago”.
Osakidetzak, proposamen horien eta beste zenbaiten inguruan estrategia berri bat planteatu behar duela gehitu du Itxasok.