Galardi Haurreskolan matrikulatzeko epeak iragarri dituzte

Aiurri 2024ko api. 11a, 13:43

Matrikulazio epea apirilaren 17an zabalduko da eta 30ean amaitu, urria- azaroa bitartean hasiko diren haurrentzat. Aldiz, urriaren 1etik 14ra urtarrila-otsailean hasiko diren haurrak eta urtarrilaren 7tik 20ra martxoa-ekainean hasiko direnak.

Atarian edo modua telematikoan egin ahal izango dira matrikulazioak, www.andoain.eus webgunean.

Aurten, jantoki-zerbitzuaren hileko kuota 120 eurotan ezarriko da, 11 hilabetetan. Halaber, 6 hilabete azpiko haurrentzat haurreskola doakoa izango da (14 astetik 6 hilabetera bitarte).

Zalantzetarako helbide elektroniko honetara idatzi ( galardi@andoain.eus ) edo telefonoa honetara deitu daiteke 943 30 06 55

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!