Euskaldun Torneorako baliagarria da Lea Artibai Challengea, Lekeitio-Berriatua-Markina udalerrietan egin dena. Hiru proba ezberdin izan dira:
- Apirilak 12, ostirala. Lekeitio: 4,2 km, erlojuaren kontra.
- Apirilak 13, larunbata. Berriatua: 70,3 km, errepideko lasterketa.
- Apirilak 14, igandea. Markina-Xemein: 82,2 km, errepideko lasterketa.
Andoaingo neskak bertan izan dia hiru egunetan, Junior mailakoak, sub23 mailakoak eta elitekoak batera aritu dira.
Aranguren eta Etxarri
Andoaingo Txirrindulari Eskolakoek honakoa adierazi dute: "Irati Aranguren oso ondo ibili da eta lehen egunean 2. sailkatu zen, juniorren artean. Berriatuan irabazi egin zuen eta Markinan bigarren izan da. Sailkapen orokorrean lehen postuan sailkatu da. Eta Izaro Etxarrik, sailkapen orokorrean, 7. postua lordu du".