Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, honako aukerak jarri dituzte:
* Helbide elektronikoa: sexgunea.andoain@sexune.eus
* Webgunea: www.andoain.eus/sexgune
* Egoitza: Extremadura kalea 5.
* Telefonoa: 697919516.
Aholkularitza zerbitzua bakarkakoa nahiz bikoteari zuzendurikoa ere izan daiteke.
Sexualitatearen inguruko zerbitzua, berdintasunaren erdigunean
Haizea Barandiaran Berdintasun zinegotziak eta zerbitzua kudeatuko duen Sexune elkarteko Elene Jimenezek eman dituzte zerbitzuaren gaineko xehetasunak. Aurkezpenean izan dira, halaber, Sandra Barrenetxea berdintasun teknikaria, eta, Aritz Alkain (PSE-EE), Txitxu Ruiz (EAJ-PNV) eta Pepe Iparragirre (Ahal dugu-Podemos) zinegotziak.
Barandiaranek adierazi du berdintasunaren bidean Udalak abian dituen politiken barruan kokatzen dela zerbitzua. “Zeregin horretan, sexualitatea erdigunean kokatzen du Udalak: alde batetik, indarkeria matxistaren adierazpen-eremuaz ari gara, eta bestalde, harreman berri, osasuntsu eta berdinzaleak sortzeko espazioaz”.
Sexune elkarteko Elene Jimenezek sexu-aholkularitzako zerbitzuaren helburuak aipatu ditu. Hala nola,
* Sexualitatea giza baldintza gisa garatzea; kolektibo eta eremu ezberdinei hurbiltzea (aisialdiko hezitzaileei, ikastetxeko orientatzaileei, osasun zentroko profesionalei, emaginei, emakume taldeei, gazte-elkarteei, liburutegiari…);
* Sexualitatea eremu komunitarioan lantzea ahalbidetuko duen harreman sarea sortzea; Jabekuntza pertsonala, pertsonartekoa eta soziala lantzea;
* Emakume eta gizonen artean, betiere orokortasunean oinarrituz, sexualitatea modu ezberdinean bizitzen denaren kontzientzia hartzea;
* Ezberdintasunak ulertzeko, aintzat hartzeko eta modu egokian kudeatzeko aholkularitza zerbitzua eskaintzea;
* Indarkeria jasan duten emakumeei arreta eta akonpainamendu pertsonalizatua eskaintzea; indarkeria matxistaren prebentziorako, bikote harremanean eman daitezkeen egonezinak, desorekak eta hierarkiak identifikatzen eta lantzen laguntzea...