Udako aisialdirako eskaintzak aurkeztu dituzte udaletxean

Aiurri 2024ko api. 19a, 12:25

Udako aisialdirako izen-emate epea maiatzaren 6tik 19ra bitarte egongo da zabalik. Leizaran abentura, Goazen jolastera, kirol udalekuak, igeriketa eta teniseko ikastaroak egiteko aukera eduko dute herritarrek. 

Leizaran abentura udalekuak, 2008 eta 2013 urte bitartean jaiotako gazteei zuzenduta egongo da eta bi txandatan banatuko dira: batetik, utzailaren1etik 12ra; bestetik, uztailaren 15etik 26ra bitarte. Goizeko 09:30ean hasi eta 13:00ak arte. 

Goazen jolastera, 2016 eta 2021 urte bitartean jaiotako haurrei zuzenduta egongo da. Bi txandatan banatuko dira: batetik, ekainaren 25etik 12ra; bestetik, uztailaren 15etik 26ra. 264 plaza egongo dira, 24 taldetan banatuta. 

Bestalde, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Udal Zerbitzuak honako jarduera hauek eskainiko ditu.

  • Igeriketa, (2010etik 2020ra bitarte jaiotakoentzat).
  • Goizean kirolean, kirol udalekuak (2012tik 2016ra bitarte jaiotakoentzat).
  • Tenisa (2008tik 2016ra bitarte jaiotakoentzat).

Adi! Aurten kirol udalekuen eskaintza astekoa izango da: Ekainak 25-28, uztailak 1-5, uztailak 8-12, uztailak 15-19 eta uztailak 22-26. 

Helduentzako ere hainbat jarduera egingo dira: k-stretch, yogam aquagym, pilates, zunba-fit, spinning, kross tranning, pump eta GAP.

Behin behineko zerrendak eta alegazioak maiatzaren 20-21 izango dira. Informazio gehiago http://kirola.andoain.eus atarian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!