Orbelan enpresako langileak greba hasi zuten atzo, beren lan hitzarmena hobetzeko eta baldintza duinen alde. ELA sindikatuak argi adierazi zuen enpresako langileen egoera eta horien eskakizunak: "Feminizatuta dagoen plantilla honek, soldaten igoeratan, gauen prezioetako igoeratan, lanaldi jeitsieran eta lan poltsen orduen jeitsieran jarri dute ardatza borroka honetan besteak beste. Alde batetik, soldaten duintasunaren defentsan borrokatzen dute eta bestetik, enpresak orduekin poltsarekin duen erabileraren alde bakarreko gaitasuna mugatzea".
Egoerak egoera, arratsaldean manifestazioa egingo dute langileek, arratsaldeko 17:30ean, Orbelan enpresatik Goikoplazara.
Prentsa askatasuna
Ertzaintzak Aiurriko kazetaria identifikatu du lanean ari zenean, grebaren argazkiak egiten eta bideoak grabatzen ari zelako. Beste kazetari bat eta zenbait langile ere identifikatu dituzte gauza bera egiteagatik.