Txuri Beltz tabernak hiru eguneko egitaraua osatu du asteburuari begira

Aiurri 2024ko api. 24a, 11:18

Ostiralean hasi eta igandera bitarte, hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera edukiko dute andoaindarrek; besteak beste, jolasak, paellada, mus txapelketa eta bingoa, beste batzuen artean.

Ostiral arratsaldean bingoa egingo da tabernan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Larunbatean, eguerdiko 12:00tan, jolasak egingo dira; ezinbestekoa izango da asteazkenetik ostirala bitarte izena ematea. Ondoren, 15:00tan, Iñaki Galloren eskutik paella jateko aukera egongo da; ezinbestekoa izango da ostirala bitarte izena ematea. Giroa alaitzeko, arratsaldean, Loak taldearen kontzertua egongo da.

Igandean, berriz, herritarrek mus txapelketan parte hartzeko aukera edukiko dute. Izen ematea egunean bertan egin behar da eta 15:00ak arte egongo da aukera. 15:30ean hasiko da mus txapelketa. Bikoteko 20 euro jarri beharko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!