Kuttun kafetegia ireki dute Agustin Leitza kalean, artean Iñaxi gozotegia izan zen egoitza berean. Ogibidez gozogile eta ogigile diren Marilu Otegi eta Imanol Unanue lasarte-oriatarrek eramango dute negozioa hemendik aurrera. Badira urteak bikoteak Kuttun Obradorea S.L. abian jarri zuela Ubilluts industriagunean, eta orain, herrian bertan jendaurreko kafetegia irekitzera animatu dira. Atzo ilunabarrean dendaren irekiera ofiziala egin zuten, eta jende ugari bertaratu zen.