Andoaingo puntista gazteek Bidart-eko Pilotari Ttxiki txapelketan parte hartuko dute

Aiurri 2024ko api. 25a, 12:10

Datorren asteburuan, Gaztelekuko puntistak Bidart-en izango dira, Pilotari Ttiki txapelketan parte hartzen. 

Zesta punta txapelketa urtero antolatu ohi du Kostakoak elkarteak; elkarte guztietako puntistak elkartzea eta ondo pasatzea du xede. Aurtengoan, 23 elkartek hartuko dute parte, guztira, 7-12 urte bitarteko 125 bikotek. Andoaindik 13 gaztetxok hartuko dute parte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!