'Su-artean, gure-artean' ekimenaren saio berria egin da Kotoi elkartean

Jon Ander Ubeda 2024ko api. 25a, 21:23

Ongi Etorri Eskolara ekimenak antolatuta, Ramadan amaierako ospakizuna egin dute Etxeberrieta plazako elkartean. Aurrekoetan bezala, jende askok bat egin du ekimenarekin.

Harira Marokoko zopa, Kebab-a aljeriar erara, Marokoko kuskus gozoa eta Mauritaniako te gozoa dastatu dute Kotoira hurbildu direnek. Hango eta hemengo andoaindarrez bete da elkartea, aurreko saioek izan duten arrakastari jarraipena emanez. Geroz eta indar handiagoa hartzen ari da ekimena, kultur aniztasunean sakontzeko eta munduko gastronomiaz gozatzeko dagoen gogoaren seinale.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!