Musika Eskolako matrikulazio kanpaina maiatzaren 6an hasiko da

Aiurri 2024ko api. 26a, 09:24

Musika Tailerreko ikasleek, 2023ko abenduan, "Lokuluxkak Gabonak arte" ikuskizuna Basteroko oholtzara eraman zuten

Hilaren 6an ekingo diote eta 17an amaitu. Kanpainarekin bat eginez, hiru ekintza nagusi prestatu ditu Musika Eskolak: Instrumentuen Herria ipuin musikatua maiatzaren 7an, Ate Irekien jardunaldia maiatzaren 8an, eta, Zatoz txikiekin dantzara festa musika maiatzaren 9an tailerreko ikasleen eskutik.

Musika Eskolako zuzendaritzak jakinarazi duenez, 2024-2025 ikasturtea prestatzen ari dira, eta maiatzaren 6tik 17ra luzatuko den matrikulazioari begira, hiru ekitaldi nagusi antolatu ditu.

 

* Maiatzaren 7an, asteartearekin, 15:00etatik aurrera

Instrumentuen Herria, ipuin musikatua. Andoaingo hiru ikastetxetako ikasleak bertarako dira. Zuzendaritzak azaldu duenez, “gure instrumentu guztiak ikusi eta entzun ahal izango dituzte, beste ikasle batzuen eskutik”.

 

* Maiatzaren 8an, asteazkenarekin, 17:00etatik aurrera

Ate Irekien jardunaldia. Herritarrei guztiz irekia (bereziki helduentzat), kalean, Plaza Morean. Instrumentu guztietako irakasleak mahai desberdinetan jarri, eta herritarri beren tresnak proba dezaten lagunduko diete. Guztiz librea eta irekia izango da. Gu laguntzeko eta eskaintzeko egongo gara. Aukera paregabea inoiz probatu ez duzun gauza bat lehenengo aldiz egiteko.

 

* Maiatzaren 9an, ostegunarekin, 17:30etik aurrera

Txikien txanda izango da, eta Zatoz txikiekin dantzara deitu diote jardunaldiari. Txikien txanda izango da, Plaza Morean. Musika Tailerreko ikasleek dantzan eta kantuan ariko dira, eta bertatuak (gurasoak, familiartekoak, lagunak...) plazara gonbidatuko dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!