Laburbira Andoainera iritsiko da, ostegun honetan

Aiurri 2024ko mai. 6a, 11:51

Euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria Andoainera iritsiko da, Andoainera. Saioa Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:00tan hasita.

Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua  21. ediziora iritsi da. Alde batetik, euskal zinemagintza hauspotzea du helburu, eta bestetik, zinemagileei beren lanak erakusteko aukera ematea.

Hauexek dira izenburuak eta egileak:

  • BABESA; Ander Iruretagoyena.

  • DENA ASMATUTA DAGO; Jone Arriola.

  • KATALINAREN ZORIA; Guillermo Ordas.

  • ERRO; Amaia Lejarreta.

  • MUNDU BERRI BAT; Mikel Alvarez.

  • ZIRRARA; Ane Cuesta.

  • TALKAK; Ilune Díaz eta Jordi Nuet.

  • BETIZU BURU; Kim Maiteny.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!