Hona antolatzaileek iragarri dituzten taldeak:
Ithaka
Orion eta Zarautzen du abiapuntu taldeak. Biluzten diskoa aurkezten ari dira eta estilo hauek lantzen dituztela aipatu dute eurek: Post-punka, alt-rocka, stonerra, post-rocka eta antzerako soinuak daude bertan.
Pinpilinpussies
Ane Barcena (bateria, gitarra eta abeslaria) durangarrak eta Raquel Pagès (bateria, gitarra eta abeslaria) tarragonarrak sorturiko garage-pop post-punk musika talde euskaldun-katalana da.
Howlin’ Jaws
Paris hiriburuan sorturiko garage taldea da. Djivan Abkarian baxujolea eta kantaria da, eta alboan diru, Lucas Humbert gitarrajolea eta Baptiste Leon baterijolea. "Half Asleep Half Awake" disko berriena aurkeztuko dute Andoainen.
Tramhaus
Rotterdameko lagun talde baten proiektu sonikoa da, post-punkaren eremua ukitzen duen guztiarekiko maitasuna partekatzen duena.
The bug club
Gales aldeko Caldicot herrian sorturikoa da. Sam Willmett (gitarra/ahotsa), Tilly Harris (baxua/ahotsa) eta Dan Matthew (bateria) hirukoteak eratu zuen 2016an.
Goat girl
Goat Girl Londres hegoaldeko post-punk talde ingeles bat da. Lottie Pendlebury abeslari eta gitarrista nagusiak, Ellie Rose Davies gitarristak, Holly Mullineaux baxu jotzaileak eta Rosy Jones bateriak osatzen dute. Debut izeneko diskoa 2018ko apirilean argitaratu zuten.
Aperitif saioak, eguerdian
Herriko hainbat tokitan emanaldiak izango dira. Hiru hauek iragarri dituzte:
Amorante
Iban Urizar gipuzkoar musikaria da, eta ibilbide oparoa egiten ari da euskal musikagintzan. Amoranteren lana "herri musika" bezala definitzen du egileak berak.
Indabe
Uxue Estrada (ahotsa eta gitarra), Nora Azurza (baxua) eta Peru Blanco (bateria) hirukotea da
Munlet plays Devo
Munlet Mendaroko taldeak AEBko Devo talde mitikoa biziberrituko du Andoaingo jaialdian.