Txikienak dantzan jarriko dituzte Plaza Morean

Aiurri 2024ko mai. 9a, 12:09

4-7 urte bitarte haurrei dantza egiteko gonbidapena egin die Mikel Emezabal Udal Musika Eskolako zuzendariak. Hain zuzen, gaur, ostegunarekin, “Zatoz txikiekin dantzara!” ekitaldia ospatuko dute, Plaza Morean 17:30etik aurrera. Ekintza parte-hartzailea izango da, Musika Eskolaren matrikulazio-kanpainaren baitan. Bestalde, instrumentuen probatze saioa egin zuten Plaza Morean, Musika Eskolako irakasleen begiradapean, atzo (argazki-bilduma, ikusgai). 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!