1984an, Txistoki pasealekuan, sorospen gunea zabaldu zuen Gurutze Gorriak. Ibilbide oparoa egin dute, geroztik, eta sorospen gune hori egoitza da orain. Atzokoan egin zuten irekiera-ekitaldia, eta bertan izan ziren Andoaingo Udaleko eta Gurutze Gorriko goi mailako ordezkariak.
Jose Luis Peña Gipuzkoako Gurutze Gorriko arduradunak Andoaingo taldearen lana aitortu zuen, bere adierazpenean: "Oso harro gaude Andoainen Jose Antonio Baenak eta bere taldeak egindako lanaz. Ilusio handia genuen, lehen garai haietan, eta baliabideak, adliz, eskasak. Hasierako haien guztien lana aintzat hartzeko eguna da. Eta, nola ez, bazkideek eta boluntarioek egiten duten ekarpena eskertu beharrean gaude".
Ekitaldian adierazi zutenez, Txistoki pasealekuan Andoaingo, Hernaniko eta Amasa-Villabonako Gurutze Gorriko kideak elkartzen dira.