Lanbroa tabernaren 10. urteurrena ospatuko da larunbatean, maiatzaren 18an

Aiurri 2024ko mai. 14a, 10:42

Egun osoko egitarau oparoa antolatu dute Lanbroaren 10. urteurrenerako; eguerdian hasi eta iluntzera bitarte. Ezinbestekoa izango da tiketak erostean; azken eguna maiatzak 16 izango da.

Eguerdiko 12:30ean hasita, Txotx-ixo poteoa eta Muxutruk erromeri taldearen kontzertua egonen da. Ondoren, 14:00tan paella jana bazkaria. Arratsaldean, 16:30ean, jolasak eta sari banaketak. Horrez gain, Indigo Tatto Studioren eskutik "Flash Day 2x1", egingo da. 18:30ean photo txelfie eta, amaitzeko, afari merienda musikatua. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!