Urki Dantza Taldeko dantzari gazteek zein helduek Euskal Herriko dantza anitz eta biziekin erakustaldi ikusgarria egingo dute Basteron, igande eguardian. Udaberriko emanaldi berezi hau dantza zaleak asetzeko modukoa izango dela espero dute. Oraindik ere gonbidapenak eskura daitezke Basteroko harreran. Iazko emanaldiko argazki-bilduma eta bideo mordoska, ikusgai, hemen.