125.00 euroko balioa duten 2.500 bono jarriko dira salgai herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorea suspertzeko. Bonuek 50 euroko balioa izango dute eta 30 euroko prezioan salduko dira. Bonu bakoitza 10 euroko 5 kupoitan banatuko da, eta kanpainari atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango dira.
Nola eskuratu bonuak
Bonuak maiatzaren 27tik 31ra erosi ahal izango dira SALKINen lokalean (Agustin Leitza kalea, 11) izakinak agortu arte. Ilarak saihesteko eta erosketa errazteko, maiatzaren 23 eta 24an (edo agortu arte), tiketa zenbakitu bat eskainiko da, gero bonuagatik trukatu eta erosi ahal izateko.
Andoaingo adin nagusiko guztiek erosi ahal izango dute bonua. Horretarako, NANa aurkeztu beharko dute (gehienez, bonu bat salduko da NAN bakoitzeko, eta gehienez bi NAN onartuko dira pertsona bakoitzeko). SALKINen arreta ordutegia goizez (10:00etatik 14:00etara) eta arratsaldez (16:30etik 20:00etara) izango da. Kreditu-txartelarekin ordaindu beharko da erosketa, eta ez da eskudirurik onartuko.