A-15 errepidea gauez itxiko dute, lau egunez jarraian, astelehenean hasita

Aiurri 2024ko maiatzaren 18a

Artxiboko irudia.

Andoaingo noranzkoan izango da itxiera, host, Nafarroatik Gipuzkoarantz datozenentzat. Foru Aldundiak egin du iragarpena, “ohiko mantentze lanak” direla argudiatuta. Itxiera gaueko 22:00etatik 06:00etara izango da.

Nafarroatik Andoaingo noranzkoan doazenek Berastegiko lotunean irten eta Tolosatik barrena Andoainera iritsi beharko dute Sorabillan A-15arekin bat egiteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!