Jon Sola izan da bizkorrena gizonezkoetan, 04:29:31 denborarekin. Emakumezkoetan, berriz, Enara Oronoz izan da lehenbizikoa, 06:20:57 denborarekin.
Andoaingo bi korrikalariei dagokionez, Ivan Piñonek 05:12:18ko denbora egin du; bere aurretik 16 korrikalari besterik ez dira heldu helmugara. Klaudio Rezolak, 06:34:24etan osatu du lasterketa du, eta 83 postua eskuratu du.
Jovino Fernandez presoa gogoratzeko eskultura
Urepelen, gaur, frankisten atzaparretan ez erortzea lortu zuen hiru preso errepublikano horietako baten aldeko ekitaldia egin dute; hain zuzen, Jovino Fernandez izan zen hori. Europan ezagutzen den ihesaldi kolektibo handiena izan zen (795 iheslari), eta Fernandez egunak geldi-egonean igaroz eta gauez isil-gordeka ibiliz heldu zen Nafarroa Behereko Urepele herrira. Esan bezala, Fernandezek eta beste bik soilik lortu zuten frankisten esku ez erortzea; Atzemandako gainerako guzti haietatik, 205 erail egin zituzten.
Horrela, Urepelen Fernandezen irudiarekin osatutako eskultura inauguratu dute. Ekitaldian, Xole Aire Urepeleko auzapezak eta Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza kontseilariak hartu dute hitza.