Euskal Ligan ariko da Leizaran Ernio Inmobiliaria taldea, Ordiziako Final Fourra irabazi ostean

Aiurri 2024ko mai. 19a, 15:41

Argazkia: Leizaran

Azken urteotan gertu zegoen ametsa denboraldi honetan lortu dute. Badira hainbat urte senior mailako mutilak Gipuzkoako onenen artean dabiltzala. Bada, gaurkoan, Euskal Ligan aritzeko txartela lortu dute.

Emakumezkoek badakite zer den Euskal Ligan aritzea eta orain ere esan daiteke gizonezkoek ere urrats handi hori emango dutela. Igoera fasean, 2. eta 5. Postuan sailkatutakoen artean final fourra jokatu da asteburu honetan. Andoaindarrak ez dira bakarrik izan, dozenaka lagun joan baitira Goierrira. Siglo XX Plater Prestatuak Ordizia taldearen aurka jokatu du azken partida; luzapeneko azken minuturaino lehiatutako partida izan da eta, azkenerako, saria Leizaran Ernio Inmobiliaria taldearentzat izan da, 26-22 emaitzarekin.

Igoerako ligaxka, partida bakarrera

Legazpi eta Ordizia aurkari aski ezagunak dira eta lehia bizia izan da, denboraldi honetan.

S. PT
1. LAU BIDE LEGAZPI 10
2. SIGLO XX PLATER PR. ORDIZIA 8
3. LEIZARAN ERNIO INMOBILIARIA 6
4. CONDUNOR ASKARTZA 4
5. UNI.DEUSTO- LOYOLA 2
6. IPARCOM GURE AUZUNE 0

Liga irabazita, Legazpi sailkatu zen zuzenean.

Final Four - 2-5. postuen artekoa, astebutuan

Partida        
24/05/18 SIGLO XX
PLATER PR. ORDIZIA
28-22 UNI.DEUSTO- LOYOLA  
24/05/18 LEIZARAN ERNIO INMOBILIARIA 29-22 CONDUNOR ASKARTZA  
24/05/19
Finala
LEIZARAN ERNIO INMOBILIARIA 26-22 SIGLO XX PLATER PR. ORDIZIA  

Gaurkoan final fourreko partida erabakiorra jokatu da Majori kiroldegian. Leizaranek Siglo XX Plater Prestatuak Ordiziaken aurka jokatu du, eta horrela lortu du igoera

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!