Begoña Igartua, Urkiko iraganeko eta egungo eragileekin batera Basteron, esker oneko oroigarria eskuan duela
Urkiko haur, gazte eta helduek ikuskizun bikaina eskaini dute Basteron eguardian, Euskal Herriko era guztietako dantzekin. Ekitaldian barrena, Begoña Igartua irakasleari esker ona adierazi diote taldekideek, dantzariek, musikariek eta ikusleek, Urki utziko baitu aurtengo denboraldian, 36 urteko ibilbidea egin ostean. Makina bat argazki eta bideo, ikusgai: