Arrisku egoera oinezkoentzat, larunbat iluntzean

Aiurri 2024ko mai. 20a, 13:32

Aurreko larunbatean, iluntzeko 20:00ak aldera, Aita Larramendi kaleko 9. zenbakitik teila batzuk erori ziren espaloiara. Arrisku handiko egoera izanik, suhiltzaileak bertaratu ziren arrisku-egoera saihestera.

Eraikina hutsik dago eta teilak kale horretako 7. atariaren aurrean erori ziren. Egun, eroritako teilak lurrean aurkitzen dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!