Herriko eragileak, elkarteak, taldeak eta arloko kultur sortzaileak deituta daude Kultura Mahaira

Aiurri 2024ko mai. 21a, 14:48

Eragileen lehen bilera ostegun honetan izango da, "Kultura Loratzen" hausnarketa-fasea amaitu eta gero.

Andoaingo Udalak "Kultura Loratzen" izeneko egitasmoa aurkeztu zuen, iazko azaroan. Herriari bizitza ematen dioten eragileekin hausnarketa prozesua izan zen, herriko dinamikaz analisia egiteko. Aholkulari profesionalek gidatu zituzten saioak, hiru denera, "hausnarketarako, eztabaidarako eta proposamenak biltzeko". Helburua bikoitza zela dio Udalak: "Batetik, irakurketa partekatua gauzatzea. Bestetik, etorkizunean gure herriko kultura arloko bide orria zein izan beharko lukeen marraztea". Hiru ondorio argi atera ziren:

  • Kultura Mahaia eratzearen beharra, herriko eragile, elkarte, talde eta norbanakoak batuko dituena.
  • Herriko egutegi bateratua sortzearen beharra.
  • Tramite administratiboetan herriko eragileei sostengu eta laguntza eskainiko dien laguntza teknikoa eskaintzea.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!