Herritar ugarik parte hartu zuten Lanbroaren 10. urteurrenaren festan

Aiurri 2024ko mai. 22a, 11:26

Iragan asteburuan Lanbroa tabernak 10. urteurrena ospatu zuen. Herritar ugari bildu zen bazkarian, kontzertuan eta arratsaldeko ekintzetan. Horregatik, Lanbroako kideek eskerrak eman nahi dizkiete bertaratutakoei eta laguntzen ibili ziren guztiei. Horrez gain, Leire Arruti langile ohia omendu zuten 2016tik 2020ra bitarte egindako lanagatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!