Ostiralean eta igandean Herriarteko palako partidak jokatuko dira Arrate pilotalekuan

Aiurri 2024ko mai. 22a, 11:36

Pala motzean eta larruzko paletarekin Oiartzuni irabazita, Ordiziren aurka lehiatu beharko dute andoaindarrek, ostiralean, arratsaldeko 19:15etik aurrera Arrate pilotalekuan. Era berean, igandean, itzulerako partidak jokatuko dituzte andoaindarrek, gomazko paletarekin, goizeko 11:30etik aurrera, Aiaren aurka. Aurreko partidetan 2-1 galdu zutenez, gutxienez, bi partida irabazi beharko dituzte aurrera egiteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!