Miniaturen margoketa tailerra, larunbatean

Aiurri 2024ko mai. 24a, 08:32

Maiatzaren 25ean, larunbatarekin, 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:00etara egingo da ekitaldia. Andoainen rol-jokoak sustatzea helburu duen Enderen Jokoa elkarteak antolatu du eta bere egoitzan izango da, Extremadura 5 kaleko etxepean. Tailerra zortzi urtetik aurreragoko gazte eta hendueltzat bideratu dute. Doakoa izango da, baina honako telefonora deitu behar da: 675705109.

Miniaturen margoketa tailerrean garatuko diren zenbait jarduera aurreratu dituzte antolatzaileek. “Battleready uztea, akaberak egiteko teknikak hobetzea eta aerografoa erabiltzea (hura kontrolatzen ez dutenek)”. Iñaki Egurza izango da tailerarren gidaria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!