Batzokian egindako afari-meriendarako, Maris Stephenek eta Ogechika Ik Okworrek Zobo izeneko edaria egin zuten, honako osagaiekin: zobo lorearen petalo lehorrak, anana, kanela, baratuzria, jengibre, piper beltza, pepinoa limoia datilak eta ura.
Maitane Arroyo eta Susan Camanek bakailao tortilla egin zuten, bakailaoa papurtua, tipula piper berdea, arraultza, olioa eta gatza erabilita horretarako.
Eta azkenik, “Ongi Etorri eskolara” ekimeneko koordinatzailea den Lola Boludok, berriz, Valentzian ohikoa den fideua egiten aritu zen sukaldean. Fideoak, ganbak, ganboiak, zigalak, enperadoreak, muskuiluak, sepia, baratxuria, azafraia, piperauts gozoa eta tomatea erabili zituen.