Jubenil mailako taldeak kopako finala jokatuko du

Aiurri 2024ko mai. 27a, 08:37

Emozio handiko partida jokatu zen larunbatean, Ubitarte futbol zelaian. Euskalduna eta San Tomas Lizeoa 2-2 berdinketarekin iritsi ziren partidaren amaierara. Luzapena jokatu eta penaltiak jaurti ostean, Euskaldunak lortu zuen finalerako txartela.

Asteburu honetan jokatuko da Aloña Mendiren aurka. Partidaren xehetasunak hurrengo orduetan zehaztuko dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!