Kerman Miguel Novoa andoaindar gaztea saritu dute Bilboko nazioarteko txapelketan

Aiurri 2024ko mai. 27a, 08:43

Bilbon nazioarteko Cristomo de Arriaga gitarra txapelketa antolatzen da eta bertan maila bikaina eskaini du Kerman Miguel Novoa andoaindarrak. Sailkapen nagusian hirugarren sailkatu da, eta Euskal Herriko interprete onenaren saria jaso du.

Andoaingo Udal Musika eskolako ikaskea da Novoa gaztea.

Sailkapen nagusia:

  • Lehenengo Saria Xinyan Zun (Zhejiang - China).
  • Bigarren Saria Heribert Puig (Barcelona).
  • Hirugarren saria Kerman Miguel Novoa (Andoain-EH).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!